XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MORFOSINTAXIA

Gaztelania hizkuntza prepositiboa da, eta euskara hizkuntza pospositiboa.

Hau ulertzeko, azter ditzagun ondoko esaldi hauek:

-Venimos de la playa/ hondartzatik gatoz.

Izenaren (playa) aurretik azaltzen dira preposizioa (de) eta artikulua (la) gaztelaniaz; euskaraz, ordea, izenaren atzetik azaltzen dira artikulua eta deklinabide-kasua.

-Os hemos visto en el monte / mendian ikusi zaituztegu.

Ikusten duzunez, esaldi honetan ere goiko adibidean esandakoa errepikatzen da.

Gaztelaniak zenbait elementu izenaren aurretik jartzera jotzen duen moduan, euskarak izenaren atzetik jartzera jotzen du

horregatik esaten da prepositiboa dela gaztelania, eta pospositiboa euskara.

Ez dute inolako antzik.

Ezin daiteke pentsa gaztelaniaren preposizio bakoitzarentzat euskaraz deklinabide-kasu jakin bakar bat izan behar denik.

Ez da horrela.

Horretaz ohartuta, kontrajarri egingo ditugu bi sistema horiek eta ezberdintasunak ikusiz joango gara.

Horretarako, gaztelaniaren preposizioen betekizunak euskaraz nola burutu daitezkeen aztertuko dugu ikastunitate honetan eta hurrengoan.

Zalantzarik gabe, ikastunitate honetan aztertuko duguna ez da gai honetaz esan daitekeen guztia.

Jakin ezazu gai hau askoz ere konplexuago eta korapilotsuagoa dela, baina izango da aukera hurrengo batean ere oraingoan aipatu edo sakondu gabe utziko ditugun hainbat puntu lantzeko.

Azalduko zaizkizun hizkuntz formetatik ezagunak egingo zaizkizu hainbat eta hainbat, errepasatzeko balioko dizute;

eta ziur izan joango direla agertuz horren ezagunak egiten ez zaizkizun edo horrenbeste erabiltzen ez dituzun beste egitura asko.

Bigarren hauetan jarri behar duzu arreta, eta ariketak ondo egiten saiatu.

Zeintzuk dira preposizioak gaztelaniaz?

Hona hemen, Esbozo de Nueva Gramática de la Real Academia Española liburuan agertzen direnak: a, ante, bajo, con, contra, de, desde, en, entre, hacia, hasta, para, por, pro, según, sin, so, sobre, tras.

Bazenekizkien?

1. Zeintzuk dira euskarazko deklinabide-kasuak?

Erantzun galderei:

a) Zein kasutan deklinatzen dira berdin izen bizidunak eta bizigabeak?

(Atera zortzi deklinabide-kasu).

b) Zein kasutan ezberdin? (Jarri 2 zerrendatan.)

(Gutxienez hiru kasu)

BIZIDUNAK

BIZIGABEAK